lunes, 14 de diciembre de 2009

AZKEN ONDORIOTZAT

Blog honi bukaera emate aldera, berau egitean ikasitako eta ikusitako hainbat aspektu nabarmendu nahiko genituzke. Bukatu da, beraz, Maria Reina eskolako bizikidetzari buruzko blogaren sortze fasea.

Gure hasierako helburuak argiak ziren: blog bat egiteko gai izatea eta ERABILGARRIA izango zen blog bat egitea.
Lehenengo helburua lortu dugu. Baina egiteko gai izatea baino, orain garrantzia handiago du eraikitze bidean ikasitako guztiak. Blog hau egitearen ideia (edo eginbeharra) Unibertsitateko irakasgai batetatik etorri bazen ere, ideiari forma eman ahala, blogek eduki ditzaketen funtzio eta erabilera anitzen jabe egin gara. Informazio iturri aberasgarria izateaz gain (artikuluak, testuak, iritziak, argazkiak, bideoak...bildu baitaitezke), elkargune ere badira blogak, horretarako aukera emanez gero. Ikasle, irakasle, guraso, eskolako langile...guztien elkargune bihur daitezke blogak, guztien arteko eta bidezko ikaste herramienta bat izanez.

Bigarren helburuari dagokionez, aldiz, ez gaude horren pozik. Oraindik ere lan asko dago eskoletan egiteko, teknologia berriek ez baitute izan beharko luketen indarra eta erabilera eskoletan. Ezjakintasuna da nagusi irakasleen artean teknologia berriak aplikatzerako garaian, eta ezjakintasun horrek blogak bezalako baliabide aberasgarriak galtzea dakar. Gure blogak eskola guraso eta irakasleen arteko elkargune izan nahi zuen, baina ez da harremanik egon. Eskolan gure kontaktu izandako irakasleak, hala ere, bloga ikusi eta herramienta interesgarritzat jo du, eta ez da gutxi, orain behintzat honelako baliabideak oso eskuragarri dituela baitaki irakasleak ere.

Mila esker!

ARRAZAKERIARIK EZ!!

Arrazakeria gaur egun gero eta arazo garrantzitsuagoan bihurtzen ari da gure herria. Gure hiri eta herriko kaleetan gero eta etorkin gehiago daude eta hauekin batera gero eta haur etorkin gehiago. Aniztasun honen aurrean zer egin ez dugu jakiten sarritan, eta ezjakintasun hau helduengandik hasi eta haurretara pasatzen da, baina ez alderantziz. Gure eginbeharra da eskoletan aniztasuna positiboa den ezaugarritzat ikustea eta honela transmititzea gure haurrei. Gainera, honetaz baliaturik ikasi egin behar dugu eta gure haurrak aniztasunean heztearen alde onak negatiboen gainetik jarri, gainetik baitaude argi eta garbi.

Arrazakeria bizikidetzaren arerio nagusienetakoa da eta ondorengo bideoan ikusten diren ekintzak eskola guztietara zabaldu beharko lirateke.