lunes, 14 de diciembre de 2009

AZKEN ONDORIOTZAT

Blog honi bukaera emate aldera, berau egitean ikasitako eta ikusitako hainbat aspektu nabarmendu nahiko genituzke. Bukatu da, beraz, Maria Reina eskolako bizikidetzari buruzko blogaren sortze fasea.

Gure hasierako helburuak argiak ziren: blog bat egiteko gai izatea eta ERABILGARRIA izango zen blog bat egitea.
Lehenengo helburua lortu dugu. Baina egiteko gai izatea baino, orain garrantzia handiago du eraikitze bidean ikasitako guztiak. Blog hau egitearen ideia (edo eginbeharra) Unibertsitateko irakasgai batetatik etorri bazen ere, ideiari forma eman ahala, blogek eduki ditzaketen funtzio eta erabilera anitzen jabe egin gara. Informazio iturri aberasgarria izateaz gain (artikuluak, testuak, iritziak, argazkiak, bideoak...bildu baitaitezke), elkargune ere badira blogak, horretarako aukera emanez gero. Ikasle, irakasle, guraso, eskolako langile...guztien elkargune bihur daitezke blogak, guztien arteko eta bidezko ikaste herramienta bat izanez.

Bigarren helburuari dagokionez, aldiz, ez gaude horren pozik. Oraindik ere lan asko dago eskoletan egiteko, teknologia berriek ez baitute izan beharko luketen indarra eta erabilera eskoletan. Ezjakintasuna da nagusi irakasleen artean teknologia berriak aplikatzerako garaian, eta ezjakintasun horrek blogak bezalako baliabide aberasgarriak galtzea dakar. Gure blogak eskola guraso eta irakasleen arteko elkargune izan nahi zuen, baina ez da harremanik egon. Eskolan gure kontaktu izandako irakasleak, hala ere, bloga ikusi eta herramienta interesgarritzat jo du, eta ez da gutxi, orain behintzat honelako baliabideak oso eskuragarri dituela baitaki irakasleak ere.

Mila esker!

No hay comentarios:

Publicar un comentario