lunes, 14 de diciembre de 2009

AZKEN ONDORIOTZAT

Blog honi bukaera emate aldera, berau egitean ikasitako eta ikusitako hainbat aspektu nabarmendu nahiko genituzke. Bukatu da, beraz, Maria Reina eskolako bizikidetzari buruzko blogaren sortze fasea.

Gure hasierako helburuak argiak ziren: blog bat egiteko gai izatea eta ERABILGARRIA izango zen blog bat egitea.
Lehenengo helburua lortu dugu. Baina egiteko gai izatea baino, orain garrantzia handiago du eraikitze bidean ikasitako guztiak. Blog hau egitearen ideia (edo eginbeharra) Unibertsitateko irakasgai batetatik etorri bazen ere, ideiari forma eman ahala, blogek eduki ditzaketen funtzio eta erabilera anitzen jabe egin gara. Informazio iturri aberasgarria izateaz gain (artikuluak, testuak, iritziak, argazkiak, bideoak...bildu baitaitezke), elkargune ere badira blogak, horretarako aukera emanez gero. Ikasle, irakasle, guraso, eskolako langile...guztien elkargune bihur daitezke blogak, guztien arteko eta bidezko ikaste herramienta bat izanez.

Bigarren helburuari dagokionez, aldiz, ez gaude horren pozik. Oraindik ere lan asko dago eskoletan egiteko, teknologia berriek ez baitute izan beharko luketen indarra eta erabilera eskoletan. Ezjakintasuna da nagusi irakasleen artean teknologia berriak aplikatzerako garaian, eta ezjakintasun horrek blogak bezalako baliabide aberasgarriak galtzea dakar. Gure blogak eskola guraso eta irakasleen arteko elkargune izan nahi zuen, baina ez da harremanik egon. Eskolan gure kontaktu izandako irakasleak, hala ere, bloga ikusi eta herramienta interesgarritzat jo du, eta ez da gutxi, orain behintzat honelako baliabideak oso eskuragarri dituela baitaki irakasleak ere.

Mila esker!

ARRAZAKERIARIK EZ!!

Arrazakeria gaur egun gero eta arazo garrantzitsuagoan bihurtzen ari da gure herria. Gure hiri eta herriko kaleetan gero eta etorkin gehiago daude eta hauekin batera gero eta haur etorkin gehiago. Aniztasun honen aurrean zer egin ez dugu jakiten sarritan, eta ezjakintasun hau helduengandik hasi eta haurretara pasatzen da, baina ez alderantziz. Gure eginbeharra da eskoletan aniztasuna positiboa den ezaugarritzat ikustea eta honela transmititzea gure haurrei. Gainera, honetaz baliaturik ikasi egin behar dugu eta gure haurrak aniztasunean heztearen alde onak negatiboen gainetik jarri, gainetik baitaude argi eta garbi.

Arrazakeria bizikidetzaren arerio nagusienetakoa da eta ondorengo bideoan ikusten diren ekintzak eskola guztietara zabaldu beharko lirateke.

lunes, 30 de noviembre de 2009

GURASOAK ETA BIZIKIDETZA


Eskoletan bizikidetza programak txertatu nahi izanez gero, ezinbestekoa dugu gurasoen laguntza eta inplikazioa, azken finean haurrengan balore sistema eratu nahi badugu denok norabide berdinean lan egin beharko baitugu: eskola naiz gurasoek.

Adibide bezala, Hirukide eskolan eta Eskolapioetan gurasoek Bizikidetza programak bultzatzean izandako garrantzia aipatu nahiko genuke gure proiektuan ere gurasoek euren zeresana izan behar dutela uste dugulako.

Klikatu hemen informazio gehiago nahi izanez gero.

BULLYING-A SAIHESTUZ


Bizikidetzaren bitartez, Bullying-a da eskolak sahiestu nahi duen arazoetariko bat. Gizartean sarritan entzuten dugu Bullying-ari edo "berdinen arteko boterearen gehiegikeriari" buruz eta ezinbestekoa da eskoletan kasu hauek eman ez daitezen, ikasleek bizikidetzarako hezkuntza on bat jasotzea. Programa hauek eskolan txertatzeak, beraz, berebiziko garrantzia du pertsona oso, baloredun eta kritikoak hezi nahi baditugu.

Bullying-ari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen.

Bestalde, gurasoek hemen duzue beste aholkularitzarako link bat.

Irurako Ikastola

Hona hemen Irurako ikastolan duela pare bat urte Bizikidetza lantzeko adibide praktiko bat.

.

ZENBAIT ADIBIDE

Bizikidetzarako programa baten sorrera beharrezkoa ikusten dugu eskolan Bizikidetza benetan bultzatu nahi bada. Horretarako, gainerako ikastetxeetan egiten ari direna edo dauzkaten proiektuak ezagutzea interesgarria iruditzen zaigu, oso.

Horretarako Zarautzeko berritzegunetik "Bizikedetzarako eta pakerako hezkuntza programa" proposamen interesgarria iruditzen zaigu! Eman begirada bat eta esan zer iruditzen zaizuen!

Bestalde, Mutrikuko Institutuan ere Elkarbizitzarako Programa bat garatu du, zeina interesgarria izan daitekeen Maria Reinan ere antzeko zerbait egin nahi izanez gero. Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen.

GURE PROPOSAMENA

  • Eskolako bizikidetza eskolaren eremuan oinarrizko baloreak lantzeko modu gisa hartzea, kontuan izanik balore horiei lotuta agertzen direla sexu-berdintasunerako hezkuntza, giza eskubide eta bake-hezkuntza, kulturarteko hezkuntza, garapenerako hezkuntza eta abar.
  • Zikloetako eta hezkuntza-etapetako curriculumaren barruan gatazka guztiei buruz gogoeta egitea ahalbidetuko duen programa bat definitzea, gatazka horiek eremu pribatukoak eta familia-eremukoak nahiz gizarte- eta politika-eremukoak izanik. Gogoeta horietan gatazka horien adierazpena, kausak, ondorioak (diskriminazioak, erasoak, gizarte-marjinazioa, gerrak eta abar) kontuan hartuko dira.
  • Ikasleei eskola ingurunetik kanpo antzematen diren bestelako arazo eta egoera batzuk adieraztea eta horietaz sentsibilizatu daitezen lortzea, bakea eta justizia erdietsi behar diren helburuak direla eta benetako demokratizazioak erronka bat izaten jarraitzen duela konturatzeko.
  • Ikasleei sozializazio-prozesuan laguntzea, ikasleen elkartegintza sustatuz eta haur- eta gazte-elkarteetan nahiz gizarte-elkarteetan parte hartzera bultzatuz, aukera ematen baitzaie horrela mundu solidario, demokratiko eta zuzenagoaren eraikuntzan parte hartzeko.