lunes, 30 de noviembre de 2009

GURE PROPOSAMENA

  • Eskolako bizikidetza eskolaren eremuan oinarrizko baloreak lantzeko modu gisa hartzea, kontuan izanik balore horiei lotuta agertzen direla sexu-berdintasunerako hezkuntza, giza eskubide eta bake-hezkuntza, kulturarteko hezkuntza, garapenerako hezkuntza eta abar.
  • Zikloetako eta hezkuntza-etapetako curriculumaren barruan gatazka guztiei buruz gogoeta egitea ahalbidetuko duen programa bat definitzea, gatazka horiek eremu pribatukoak eta familia-eremukoak nahiz gizarte- eta politika-eremukoak izanik. Gogoeta horietan gatazka horien adierazpena, kausak, ondorioak (diskriminazioak, erasoak, gizarte-marjinazioa, gerrak eta abar) kontuan hartuko dira.
  • Ikasleei eskola ingurunetik kanpo antzematen diren bestelako arazo eta egoera batzuk adieraztea eta horietaz sentsibilizatu daitezen lortzea, bakea eta justizia erdietsi behar diren helburuak direla eta benetako demokratizazioak erronka bat izaten jarraitzen duela konturatzeko.
  • Ikasleei sozializazio-prozesuan laguntzea, ikasleen elkartegintza sustatuz eta haur- eta gazte-elkarteetan nahiz gizarte-elkarteetan parte hartzera bultzatuz, aukera ematen baitzaie horrela mundu solidario, demokratiko eta zuzenagoaren eraikuntzan parte hartzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario